Batekmila - Euskal munduak

Estreinatu zenetik 2007an "Batekmila – Euskal munduak" erakusketa 14 tokitan erakutsia izan da.

Batekmila © Nadine Felix
Batekmila © Nadine Felix

"Batekmila - Euskal munduak" erakusketak UNESCOren labela ukan du 2008an, nazioarteko hizkuntzen urtearen karietara. 

Euskal Herrian (Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean besteak beste) baita Frantziako Parisen, Bordelen, Albin eta Ambarès & Lagraven ere.

Herri guzi horietan arrakasta gaitza bildu du, gazteenen ganik batez ere, bere alde elkarreragile eta ludiko direla medio.

Gaurregun erakusketaren bideoak eta argazkiak sarean ikusgai dira www.batekmila.net webgunean.