Burdinaren poeta

"Nik, hemen, Euskal Herrian, nire lekuan nagoela sentitzen dut, lurrari egokituta dagoen zuhaitzaren antzera" - Eduardo Chillida
Burdinaren poeta

Eduardo Chillida zendu zenean, 2002an, nazioarteko prentsak azpimarratu zuen XX. mendeko artista handienetarik bat galdu genuela.

Eduardo Chillida-ren obra ezagutzea, XX. mendeko lehen erdiko modernismoaren aberastasuna ere oroitaraztea da.

Garai hartan hainbat artek, arkitektura eta eskulturak bereziki, bat egin zuten, teknikarik harrigarrienen erabilpena ahalbidetuz.

Eduardo Chillida esperimentazio berri horien sortzaile bat izan da, ordurarte sorkuntzaren etsaitzat hartu materialekin jokatuz.