Jon Maia (I)

Jon Maia 1972an sortua da. Gaur egun Euskal Herriko bertsolari hoberenetarik bat da.
Jon Maia (I)

Jon Maia 1972an sortu zen Gipuzkoako Urretxu herrian eta gaur egungo Euskal Herriko bertsularirik hoberenetakoa da. Bestalde, artikuluak idazten ditu prentsarentzat, idazlea da eta kantaria.

Bere burasoak andaluziarrak dira. Sortzez euskaldunak ez izanik ere, beren bi haurrak ikastolan ezarri dituzte, aiseago integra daitezen.

Betidanik Jon Maia euskaldun sentitu da baina aitortzen duenez, kultura bikoitza dauka : "andaluziarra eta euskalduna".

“Zer geran eta zer izan ginen

Zer ote dago jakina

Asko daukagu egitekotan

Asko daukagu egina

Nik itsasoan aurkitu nahi dut

Herri honen imajina

Izan dadila beti berdina

Eta beti desberdina."