Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Ipar Euskal Herria - Iparraldea Iparraldeko biztanlegoa

Iparraldeko biztanlegoa

Ipar Euskal Herri osoan 288.922 herritar gara.

272.416 herritar daude Baionako arrondizamenduan bainan arrondizamendu horretan Zuberoa falta da. Beraz gehitu behar zaizkio Mauleko kantonamendua (10.693), Atharratzekoa (3.253) eta Eskiulako herria (560), Oloroneko kantonamendu batean kokatua dena.

Hiru probintzia edo herrialde historikoak kondatu nahi baditugu jakin behar dugu Xuberoko 6 herri Donapaleuko kantonamenduan ezarriak direla : Arüe (263), Domintxine (514), Etxarri (128), Jeztaze (70), Lohitzüne-Oihergi (208) eta Ozeraiñe (236). Jendetza zuzen banatuz, ikus ditzagun herrialde bakoitz, zenbat herri eta herritar diren.

Herrialdeetan

Herriak
Herritarrak

Lapurdin

Baxenabarren

Zuberoan

41

76

42

241.872

31.125

15.925

Ipar Euskal Herrian

159

288.922


Lapurdiko 3 hiri handienak bereiziz, ohargarri da Baionan, Angelun eta Miarritzen 112.026 hiritar bizi direla.

Zenbaki hauk 2009ko urtarrilaren lehenetik ofizialak dira. Baina egia erran jendetza kondaketa hau 2006an bururatua zen. Geroztik hain segur bagara 5.000 edo 6.000 gehiago.

Herriak Euskaltzaindiaren izendegiari jarraikiz banatuak dira herrialdeka eta herrieko zenbakiak aurki ditzazkegu INSEE erakundearen Webgunean. Herri bakoitzarentzat bi zerrenda ematen ditu: herritar egoiliarrak eta mugikorrak (ikasle gazte, eri, soldado). Hemen jendetza osoa agertzen da.

Iturria

Iparraldea: lurraldea

iparraldea2.jpgBiztanlegoa: 290 000 biztanle inguru 2008an.
Zabalera: 2967 km2
Probintziak: Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa.
Herri elkargoak: bi hiri-elkargo (Baiona - Angelu - Biarritz - Bidarte - Bokale / Hego Lapurdiko hirigunea) eta 8 herri-elkargo (Amikuze, Bidaxune, Garazi-Baigorri, Hazparneko lurraldea, Iholdi-Oztibarre, Errobi-Aturri, Xiberoa, Errobi)
Gehiago jakin

Iparraldeko herriak eta herri elkargoak

IparraldeaIpar Euskal Herriko herrien eta herri elkargoen zerrenda