Olentzero, argiaren mezularia

Olentzero, neguburuko mitologiako pertsonaia da. Euskal mendietatik jausten den ikazkina, argiaren mezularia da, izadiaren zikloari lotua.
Olentzero, argiaren mezularia
© Yohann Garcia

Lekukotasun bilduma

Ipar Euskal Herrian, XX. mendeko erditsutik goiti Ipar Euskal Herrian Olentzero ohituraren gizarteratze lanetan aritu dira hainbat eragile, ikastolen bidez bereziki baina ez bakarrik. Gai honi buruzko lekukotasun-zati batzuk agerian eman ditugu Mintzoak.eus atariko bilduma baten. 

Euskal kultur erakundeak 2007. urteaz geroztik daraman Eleketa ahozko memoriaren bilketaren karietara grabatuak izan dira lekukotasun horiek.

Bildumako pasarte bat

Bideo-irakurgailua ez bazaizu agertzen, otoi onartu estatistika eta marketin-cookieak. Gehiago jakin

Olentzeroren ohitura Arbonan
(Laurent Apesteguy, Mirentxu Apesteguy, 2014)

Gehiago jakin