Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal kirolak Indar jokoak Orga jokoa

Orga jokoa

Joko hori geihienik iduriz euskalduna da, oso herrikoia. Behar du ikusi, egun guzietako lanetan, gure bide txarretan, orgak lohian sartzen edo harrietan kokatzen zirela. Laborariak behar zuen orduan, gibeleko partetik lotu eta altxatu, errotak arroilatik ateratzeko edo bederen behien doi bat laguntzeko. Hala hala, mekanika egunetan, gizonak lotzen ziren orga bati, eta gazte hutsak menturazten zituzten indar bortitz horri buruz. Azkarrenek altxatzen eta itzulia eginarazten zuten orgari.

Luzien Betbeder Donapaleun (argazkia : Pierre Sabalo)

Ez dakigu noiz eta nola plazarat jalgi zen joko hori. Behar bada, Donapaulen, herri arteko lehen xapelgoak antolatu zituztelarik, duela 50 urte. Geroztik, orga bera baliatzen dute, urtetik urtera, behar bezala arra antolaturik. Gure adin haundiko andereoak 350kg pizatzen ditu, bainan, punta lurrian pausatua izanaz geroz, 185kg (bakarrik!) dira altxatzeko.

Herri batetik bestera, ez ziren orga berak, ez zen beraz aise batzu bertzen ondorioen konparatzea. Euskal kirolen arduradunek finkatu zuten nola orgak izan behar zituen 4,50m luze eta 200kg altxatxeko pizu. Horietarik kanpo, ez du berdin balio itxurak: gaur egun ba ditugu orga batzu, zinez itsusiak, kamioi errota zahar batzuekin muntatuak. Ez dute tirrit balio. Besta eder bat nahi baduzue, so egizue zer orga den. Orga ederra, besta ederra!

Atzo edo egun, lan bera da. Gibeletik pasatu behar dira besoak, peko zur bati lotu eta altxatu, xutituz. Gero hasi itzuliaren egiten, eskuin edo esker, berdin balio da. Artetan gelditzen ahal da hatsaren hartzeko, bainan edozoin aldiz ez du errotak lurra hunki behar. Itzuli bakar, 28m gora behera kurritzen dira, azkarrenek lau itzuli eginez, 100m airez aire gainditzen dituzte.

Lehen orga altxatzen zen, eta gero kasu eginez, bazterka bazterka, itzulia egiten zen. Oraingo jokolariek, kasik lasterka, zangoak makurturik ari dira. Bainan kasu lurra hunki. Gisa guziz, indar haundia behar da horrelako proba baten dako. Bakotxak berak entsaiatzen ahal du, buru guzia zartazteko punduan, orgaren altxatzia. Segidan izanen dute errespetu haundia, orga altxatzelarieri buruz.

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa

SOKA"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantzaren hobeki ezagutaraztea du helburu. Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak...).
Gehiago jakin: SOKA