Azpijokoa Azpiazun

Egilea:
Iñaki Dorronsoro Maioz
Argitaletxea:
Erein
Urtea:
2025
Orrialdeak:
193
Mota:
Eleberria
Gaia(k):
Umorea, Liburu beltza

Laburpena

"Ate kolpeek esnatu ninduten. Enkajezko gortinatik sartzen zen argia ikusita, artean iluna behar zuen, farola bakartiak eta neoizko argiak bakarrik esna, kaleetan. Beno, eta atea gero eta gogorrago jotzen ari zen kondenatua".

Honela hasten da esku artean duzuen kasua. Lapurretak, ustelkeria, lagun baten hilketa eta galipotezko kafe beroa, osagai nahikoa abentura ilunenetarako: zer ari zaio gertatzen Azpiazu auzoari?

Isiltzen ez dakien kazetari bat eta detektibe zaildua, hauexek izango dituzue bidaide. Miren eta Alfontso. Alfontso eta Miren. Jantzi sonbreirua, hartu ohar bloka eta murgil zaitezte gurekin kale ilunetan, arratoien eta kriminalen artean, estolda zuloaren amaieraren bila.
Ongi etorri gure hirira, populazioa: atzokoa ken bat.

Azpijokoa Azpiazun
© Erein

Gehiago jakin

Liburua non eskura?