Justin Hiriart

Egilea:
Harriet eta Fructuoso
Argitaletxea:
Erein
Urtea:
2015
Orrialdeak:
246
Mota:
Komikia/eleberri grafikoa
Gaia(k):
Historia, Abentura

Laburpena

Justin Hiriart sailak Gregorio Muro Harrieten gidoia eta Francisco Fructuoso Esparzaren marrazkiak ditu, eta betiko abenturazko komikien adibide paradigmatikoa da. Atzean beti itsasoa dagoelarik –ia-ia beste pertsonaia balitz bezala– euskal baleazale talde baten ibilien berri izango dugu orriotan. XVII. mendearen hasiera aldean, Kanadako kostaldean barna mugitzen dira baleazale horiek, eta era guztietako abenturak biziko dituzte, pirata ingelesekin, abenturazale frantsesekin eta indigena indiar eta eskimalekin gurutzatzen baita haien patua, literaturaren zenbait maisulanari esker, nola diren Azken mohikanoa eta Moby Dick, guk oso ondo ezagutzen dugun inguru geografiko batean.

NB: Gazte literatura

Justin Hiriart
© Erein

Gehiago jakin

Liburua non eskura?