Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua Albisteak

Albisteak

Gaia: Musika
Jokoz Kanpo festibalaren 7. edizioa Ezpeletan

Jokoz Kanpo festibalaren 7. edizioa Ezpeletan

2016ko ekainaren 4an, Jokoz Kanpo festibalaren 7. edizioa iraganen da Ezpeletan. Karia hortara, Pinpulka elkarteak karrikako arteen inguruko programazio berezia antolatu du Lapurdiko herriko toki ezberdinetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Usopop festibalaren 7. edizioa Saran

Usopop festibalaren 7. edizioa Saran

2016/05/24

2016ko maiatzaren 28an, Usopop festibalaren zazpigarren edizioa iraganen da Saran. Usaian bezala, antolatzaileek biziki programazio erakargarria osatu dute Euskal Herriko eta kanpoko artistak gomitatuz. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Dilin Dalan festibala Heletan

Dilin Dalan festibala Heletan

2016ko maiatzaren 22an, Pestacles et Compagnie konpainiak Dilin Dalan festibalaren edizio berri bat antolatzen du Heletan. Ikusgarriak, erakusketak, tailerrak, jokoak... Denetarik izanen da bereziki haurrei eta familiei zuzendu hitzordu honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Bolada txarrean" komiki-kontzertua Luhuson

"Bolada txarrean" komiki-kontzertua Luhuson

2016/05/14

2016ko maiatzaren 17an, "Bolada txarrean" komiki-kontzertuaz preziatzeko parada izanen da Luhuson. The Hyènes taldearen zuzeneko musikak Thierry Murat eta Rascal-en "Bolada txarrean" ("Au vent mauvais") komikian oinarritu irudiak lagunduko ditu, ikusgarri berezi batentzat. Hitzordua 20:30etan finkatua da Harri Xuri gelan. Kontzertua Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatua da, "Elepika" festibalaren karietara.

Gehiago irakurri

Müsikaren Egüna 2016

Müsikaren Egüna 2016

2016/05/10

2016ko maiatzaren 13, 14 eta 15ean, Bil Xokoa elkarteak Müsikaren Egünaren edizio berri bat antolatzen du Urdiñarben. Antzerkia, musika, trukaketak... Denetarik izanen da euskal kultura eta munduko beste herrien kulturak elgarretaratu nahi dituen festibal honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Xarnegu Eguna 2016

Xarnegu Eguna 2016

2016ko apirilaren 26tik maiatzaren 1a arte, Xarnegu Egunaren 12. edizioa ospatuko da Bidaxunerriko zazpi herrietan. Haurrendako animazioak eta tailerrak, erakusketak, zinema emanaldiak, kontzertuak, apairuak, dantzaldiak, bisita gidatuak... Denetarik izanen da kulturen, estiloen, hizkuntzen eta belaunaldien nahasketa aldarrikatzen duen jaialdi honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Baigorriko Kulturaldia 2016

Baigorriko Kulturaldia 2016

Apiril guziz bezala, Baigorriko Basaizea elkarteak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu aurten ere. Karia hortara, Izaiteko libre - Manex Pagolaren oihartzunak izeneko musikaldia iraganen da apirilaren 23an eta Nafarroaren Eguna apirilaren 24an.

Gehiago irakurri

"Bolada txarrean" komiki-kontzertua Donostian

"Bolada txarrean" komiki-kontzertua Donostian

2016/04/18

2016ko apirilaren 21ean, "Bolada txarrean" komiki-kontzertuaz preziatzeko parada izanen da Donostian. The Hyènes taldearen zuzeneko musikak Thierry Murat eta Rascal-en Bolada txarrean (Au vent mauvais) komikian oinarritu irudiak lagunduko ditu, ikusgarri berezi batentzat. Hitzordua 19:30etan finkatua da Intxaurrondo Kultur Etxean.

Gehiago irakurri

"Kaperan a Kapela" zikloa berriz abian

"Kaperan a Kapela" zikloa berriz abian

2016/04/15

2016ko apirilaren 16an, larunbat arratsaldeko 19:00etan Jean Michel Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta Sacha Standen zuzenean arituko dira Hendaiako Abbadia behatoki Jauregian. Kaperan a Kapela zikloaren urteko lehen kontzertua izanen da. Aholkatzen da tokiak aitzinetik erreserbatzea.

Gehiago irakurri

2016ko Etiopikoak

2016ko Etiopikoak

2016/04/04

2016ko apirilaren 7tik 9ra, Ezkandrai elkarteak Etiopikoak festibalaren edizio berri bat antolatzen du Baionan. Hiru egunez, mota guzietako topaketa artistikoak izanen dira. Euskal artistak ere ez dira faltako. 

Gehiago irakurri

"Ikimilikiliklik" multimedia instalazioa Biarritzen

"Ikimilikiliklik" multimedia instalazioa Biarritzen

2016/03/29

2016ko martxoaren 5etik apirilaren 2a arte, Ikimilikiliklik - J. A. Artze-ren unibertsoa multimedia instalazioa Biarritzeko mediatekan izanen da ikusgai. Karia hortara, hainbat mintzaldi antolatuak izanen dira Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrarekin partaidetzan, Ez dok Amairu kultura mugimendu abangoardistaren hobeki ezagutzeko. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Xiru 2016

Xiru 2016

2016ko martxoaren 25, 26 eta 27an, Abotia elkarteak Xiru festibalaren edizio berri bat antolatzen du Gotaine Irabarnen eta Ezpeizen. Hiru egunez, hainbat kontzertu eta ikusgarri iraganen dira Xiberuko musika eta sorkuntza festibal ezagunaren karietara. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Bi Harriz Lau Xori 2016

Bi Harriz Lau Xori 2016

2016ko martxoaren 15etik 20ra, Biarritz Culture eta Euskal kultur erakundea berriz elkartuko dira, "Bi Harriz Lau Xori" festibalaren edizio berri baten proposatzeko. Sei egunez, kultura ekitaldi andana batez gozatzeko parada izanen da Biarritzen, euskal kultura munduko kulturekin uztartu nahi duen festibal honetan.

Gehiago irakurri

Hartza Altzoan 2016

Hartza Altzoan 2016

2016ko martxoaren 14tik 20ra, Herri Soinu elkarteak haurreri eta publiko bereziari zuzentzen den Hartza Altzoan festibalaren hirugarren edizioa antolatzen du Uztaritzen eta Larresoron. Aste betez, hainbat musika eta dantza ikusgarri preziatzeko aukera izanen da. Bestalde, ohiko musika eta dantzen inguruko sorkuntza eta sentsibilizazio ekintza desberdinak eramanak izan dira. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Imanol Gogoan" kontzertua Donibane Lohizunen

"Imanol Gogoan" kontzertua Donibane Lohizunen

2016ko otsailaren 20an, hainbat euskal artista bilduko dira Donibane Lohizunen Imanol Larzabal kantari zenaren omentzeko. Euskal kultur erakundeak eta Baiona-Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionalak proposatu kontzertu hau arratseko 20:30etan hasiko da Jai Alai-en. Tokiak oraindanik erreserba daitezke.

Gehiago irakurri

Ezcurra hirukotearen kontzertua Baionan

Ezcurra hirukotearen kontzertua Baionan

2015/11/23

2015eko azaroaren 27an, 20:30etatik goiti, Philippe de Ezcurra akordeoilariaren inguruan osatu hirukoteak kontzertu bat eskainiko du Baionako Luna Negra aretoan. Gaualdi berezi hori Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatua da. 

Gehiago irakurri

Durangoko azoka 2015: Iparraldeko plaza

Durangoko azoka 2015: Iparraldeko plaza

Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko azokan. Azokaren 50. urtemugaren karietara Euskal kultur erakundeaz gain, Iparraldetik 11 egitura egonen dira bertan: 4 argitaletxe, 4 ekoizpen etxe eta bestelako 3 egitura.

Gehiago irakurri

Hameka Euskaraz 2015

Hameka Euskaraz 2015

2015eko urriaren 31n eta azaroaren 1ean, Hameka, karrikako arteen fabrikak euskarazko sorkuntzaren inguruko hitzordu bat proposatzen digu, Hameka Euskaraz izenekoa.  Haurrendako animazioak, ikusgarriak, musika, bertsularitza... Egitarau aberatsa izanen da larunbatarekin Larresoron eta igandearekin Luhuson. Ekitaldi guzien artean, nabarmentzekoa da Huts Teatro taldearen Etxekoak antzezlana lehen aldiz emana izanen dela ipar Euskal Herrian. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Hinka taldearen "1615" ikusgarriaren aurkezpena Ziburun

Hinka taldearen "1615" ikusgarriaren aurkezpena Ziburun

2015/10/26

2015eko urriaren 30ean, 20:30etan  Lapurdiko Hinka musika taldeak 1615 izeneko ikusgarria aurkeztuko du Ziburuko Zokoako elizan. Duela zenbait denbora eskaini Emaztez kontzertuaren ondotik, oraingoan taldeak duela justu 400 urte gure eskualdeko biztanleak hunki zituen gertakari historiko baten irakurketa artistikoa proposatzen digu : 1615ean Islandia iparraldeko fiordo batean gertatu 32 euskal balea arrantzaleren sarraskia. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Irakur ! zikloa 2015

Irakur ! zikloa 2015

Zazpigarren urtez jarraian, urrian zehar Baionako mediatekak euskara eta euskarazko ekoizpenak agerian ezartzen ditu, ekitaldi desberdinez osatu Irakur ! zikloa antolatuz. Erakusketa, topaketak, ikusgarriak, tailerrak, ttipientzat zein handientzat. Ekitaldi guziak urririk izanen dira. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Elgarrekin 2019/09/17
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Kanta Hergarai korua 2019/09/17
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Mendi Xola 2019/09/18
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Airez Aire 2019/09/19
  • Hitzaldiak
  • Musika
Christian Laprérie "Euskal musikaren historia" 2019/09/19
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Ezpeletan Kantuz 2019/09/19
Gehiago…