Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua Albisteak

Albisteak

Herri Uzta 2013

Herri Uzta 2013

Urriaren 10etik 13ra, Herri Soinu elkarteak Herri Uzta festibalaren bigarren edizioa antolatuko du Errobi aldeko herri ezberdinetan. Lau egunez, musika, dantza eta karrikako arteak inguruko ikusgarri eta animazio andana bat preziatzen ahalko dira. Euskal kultur erakundea festibalaren partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal artistak New York-en, Euskal Etxearen 100. urtebetetze kari

Euskal artistak New York-en, Euskal Etxearen 100. urtebetetze kari

2013/10/06

New York-eko Euskal Etxea bere 100. urtebetetzea ospatzen ari da urri hastapen honetan. Karia hortara, hainbat euskal artista joan dira Estatu Batuetako hiri ospetsura. Horien artean, Christophe Pavia artista eta Kalakan musika taldea.

Gehiago irakurri

Soinubila musika eskolak zuzendari bat bilatzen du

Soinubila musika eskolak zuzendari bat bilatzen du

Soinubila, "Hazparneko lurraldea" herri elkargoko musika eskolak 2014ko urtarrilean lanean hasiko den zuzendari bat bilatzen du (gizona edo emaztea). Hautagaitzarako txostenak 2013ko urriaren 31ko helarazi behar dira.

Gehiago irakurri

Animalien ihauteria

Animalien ihauteria

2013/09/12

Irailaren 14an, 16:00etan eta 18:00etan, ZTK Elkarteak Animalien ihauteria ikusgarri berria aurkeztuko du Baionako Antzokian eta biharamunean Donostian. Helburu argi batekin: Camille Saint-Saëns-en Le Carnaval des Animaux obra ezaguna berbisitatzea, musikari ospetsu batzuekin, euskaraz eta hemengo ihauterietan kokatuz.

Gehiago irakurri

Black & Basque festibala 2013

Black & Basque festibala 2013

2013/09/05

Irailaren 6tik 8ra, Afro-Amerikar eta Euskal kulturen arteko topagunea izan nahi duen Black & Basque festibalaren 3. edizioa ospatuko da Baionako La Poterne gunean. Kassav, Oxmo Puccino edo Angelique Kidjo bezalako ospe handiko artisten ondoan, 2zio eta Kalakan euskal taldeak arituko dira besteak beste.

Gehiago irakurri

Bidasoa Folk festibala 2013

Bidasoa Folk festibala 2013

Agorrilaren 23, 24 eta 25ean, Bidasoa Folk festibalaren VIII. edizioa iraganen da Hendaian, Irunen eta Hondarribian. Besteak beste, Mikel Urdangarin edota Kalakan bezalako artistak ikusten ahalko dira bertan.

Gehiago irakurri

Euskal kantu partiturak trumilka

Euskal kantu partiturak trumilka

2013/08/14

Gure webgunean aterpetua den Joseph Maris harmonizatzaile-moldatzailearen partitura fondoa 13 obra berriz aberastu da eta ondorioz 338 dokumentu daude orain eskuragarri musikazale guzien gozamenerako. Gehien gehienak euskal musikaren ingurukoak.

Gehiago irakurri

Baleapop festibala Bidarten

Baleapop festibala Bidarten

Musika esperimentala eta besta girokoa arte plastikoekin uztartzen dituen sorkuntza festibala Bidarten iraganen da aurten, agorrilaren 8tik 11ra. Tokian tokiko artistak beste eremuetakoekin gurutzatuko dira bertan.

Gehiago irakurri

2013an musika, arte eszeniko eta ikus‑entzunezko azoketan parte hartzeko dirulaguntza deialdia

2013an musika, arte eszeniko eta ikus‑entzunezko azoketan parte hartzeko dirulaguntza deialdia

Euskararen eremu geografikotik kanpo musika, arte eszeniko eta ikus‑entzunezko azoketan parte hartzeko diru-laguntza deialdia zabaldu du Etxepare Institutuak. Eskabideak aurkezteko epea 2013ko irailaren 13an amaituko da.

Gehiago irakurri

Kontzertu atipikoak Baionako bestetan

Kontzertu atipikoak Baionako bestetan

2013/07/21

Badu orain lau urte Baionako hiriak galdegiten diola Euskal kultur erakundeari "Kontzertu atipikoak" deitu ekitaldi batzuen proposatzea ezohiko toki berezi batzuetan, hala nola Collégiale elizan Santa Izpiritun, edo Protestanteen Tenpluan, hiri erdian. Aurten, bi kultura gertakari izanen dira, euskal kantuen eta musiken inguruan.

Gehiago irakurri

Errobiko Festibala 2013

Errobiko Festibala 2013

2013/07/14

2013ko uztailaren 18tik 21era, Ezkandrai elkarteak antolaturiko Errobiko Festibalaren 18. edizioa iraganen da Itsasun. Lau egunez, euskal kulturak topo eginen du Réunion uharteko, Okzitaniako, Turkiako edota Europa ekialdeko beste kultura batzuekin. Egitarauan, kontzertuak, tailerrak, ikusgarriak eta erakusketak izanen dira.

Gehiago irakurri

Banka herria ohoretan

Banka herria ohoretan

Jakintza elkarteak Bankaren historiaz landu liburu mamitsuaren argitaratze kari, 2013ko uztailaren 13an, larunbatarekin, besta egun berezia antolatua izanen da Baxe Nafarroako herrian. Karia hortara, Herriko Etxeak argazki erakusketa bat, kantaldi bat eta dantzaldi bat antolatu ditu, besteak beste.

Gehiago irakurri

"Kaperan a kapela" berezia Abbadiako jauregian

"Kaperan a kapela" berezia Abbadiako jauregian

2013/07/04

Uztailaren 8an, 22:00etan, Hendaye tourisme elkarteak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaiako Hiriak topaketa ederra antolatzen dute René Zugarramurdiren hiriarteko orkestra, Pier Pol Berzaitz eta Kantiruki taldearekin. Kontzertu berezia izanen da, Abbadiako jauregia argiztatua izanen baita.

Gehiago irakurri

"Musiketxeak" talde deialdia 2013

"Musiketxeak" talde deialdia 2013

2013/07/02

Jimmy Jazz Gasteiz, Bermeoko Kafe Antzokia, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Emankor Elkartea biltzen dituen "Musiketxeak" sareak musika taldeei zuzendu deialdia antolatzen du 2013ko uztailaren 22a arte.

Gehiago irakurri

''Ahozkotasuna ez da pobreen zientzia''

''Ahozkotasuna ez da pobreen zientzia''

2013/06/29

Beñat Achiary (1947, Donapaleu, Baxenabarre) kantaria, musikaria eta inprobisatzailea, ezaguna hemen, ezagutua han. Baionako Kontserbatorioa erretretarako berriki utzirik, Errobiko Festibala (uztailaren 18-21ean, Itsasun) prestatzen ari dela, lipar batez geratu da, gereziez eta isiltasunaz mintzatzeko, ostatu baten harramantzan.

Gehiago irakurri

"Hogei'ta - Gaurko musikak & irudia" deialdiko irabazlea hautatua izan da

"Hogei'ta - Gaurko musikak & irudia" deialdiko irabazlea hautatua izan da

Euskak kultur erakundeak eta Biarritzeko Atabal gelak Donostia 2016 Fundazioa, Donostia Kultura, Emankor Sarea (Bilbo), le Rocher de Palmer (Cenon) eta le Florida (Agen) egiturekin partaidetzan abiatu deialdiak arrakasta ukan du. Azkenean epaimahaiak Moï Moï Ziburuko elkartearen "Lloba" egitasmoa hautatu du.

Gehiago irakurri

Euskal Herria Zuzenean 2013

Euskal Herria Zuzenean 2013

2013/06/26

Ekainaren 28, 29 eta 30ean, Euskal Herria Zuzenean festibalaren 18. edizioa iraganen da Lekornen. Zortzi urte Arrosan iragan ondoren, bost Idauze-Mendin eta lau Heletan, Euskal Herriko gaurko musiken festibal zaharrenak garai berri bat hasiko du Lekornen. Programazio ezin ederrago batekin gainera.

Gehiago irakurri

Musikaren Besta 2013

Musikaren Besta 2013

Ekainaren 21ean, Musikaren Besta ospatuko da munduan zehar. Ipar Euskal Herriko bazter anitzetan ere ez da ekitaldirik faltako, Santa Grazitik Zibururaino. Baionan aldiz ezeztatua izan da egitarau ofiziala, eguraldiaren gatik.

Gehiago irakurri

"Gu(haur) Arrotz(ak)" sorkuntzaren aurkezpena Angelun

"Gu(haur) Arrotz(ak)" sorkuntzaren aurkezpena Angelun

2013ko ekainaren 11n, 20:30etan, Itxaro Borda idazleak, David de Souza idazle/kantariak eta Orchestre Maigre musika taldeak, Gu(haur) Arrotz(ak) sorkuntza aurkeztuko dute Angeluko Barojako karpa pean. Testua, olerkia, kantua, dantza eta musika nahasiko dituen poesia emanaldi berezia.

Gehiago irakurri

Mikel Laboa diru-laguntzak arte eta musika sormena bultzatzeko

Mikel Laboa diru-laguntzak arte eta musika sormena bultzatzeko

Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrak diru-laguntzak eskaintzen ditu bi deialdiren bitartez arte eta musika sormena bultzatzeko. 35 urtetik beherako artista gazteei zuzenduak dira. Antzerkia eta arte plastikoak arloetako proiektuak aurkezteko epea: 2013ko ekainaren 26a. Kantuak aurkezteko epea: 2013ko irailaren 16.

Gehiago irakurri

Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Erakusketak
  • Argazkilaritza
  • Kantua
Euskal kantariak argazkitan Noiz arte: 2019/09/30
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Goraki 2019/09/23
  • Kontzertuak
  • Kantua
Saiberri 2019/09/25
  • Kontzertuak
  • Musika
Izarren hautsa 2019/09/25
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Elgarrekin 2019/09/26
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Antzerkia
  • Dantza
  • Musika
  • Zirkoa
Abian! 2019 Noiztik: 2019/09/26 Noiz arte: 2019/09/28
Gehiago…