Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua Albisteak

Albisteak

Kaperan A Kapela zikloak 10 urte

Kaperan A Kapela zikloak 10 urte

2013/05/27

Ekainaren 1ean, larunbatarekin, Kaperan  A Kapela kultura zikloaren 10. urteurrenaren kontzertu berezia iraganen da Hendaiako Abbadian. Bertan, Hiriarteko Orkestra,  Pier Pol Berzaitz eta Kantiruki entzuten ahalko dira. Emanaldia aitzin, jauregia bisitatzeko parada izanen da, Amets Arzallus-en bertsuak lagun.

Gehiago irakurri

Jon Eskisabelen "Euskal kantagintza" liburua frantsesez eskuragarri

Jon Eskisabelen "Euskal kantagintza" liburua frantsesez eskuragarri

Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak elkarrekin ekoizturik, Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza: pop, rock, folk" dibulgazio liburua argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Gehiago irakurri

Musika eta arte eszenikoak zabaltzeko 2013ko diru-laguntzen deialdia argitaratu du Etxepare institutuak

Musika eta arte eszenikoak zabaltzeko 2013ko diru-laguntzen deialdia argitaratu du Etxepare institutuak

Euskal musika eta arte eszenikoak euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzen laguntzeko Etxepare euskal Institutuak kudeatzen duen diru-laguntzaren 2013. urteko deialdia argitaratu da.

Gehiago irakurri

Müsikaren Egüna

Müsikaren Egüna

2013/05/13

2013ko maiatzaren 17tik 19ra, 24. Müsikaren Egüna iraganen da Urdiñarben. Euskal kulturaren eta munduko beste kulturen arteko topalekua izan nahi duen festibal honen karietara, hainbat animazio antolatu ditu Bil Xokoa elkarteak.

Gehiago irakurri

Usopop festibalaren laugarren edizioa Saran

Usopop festibalaren laugarren edizioa Saran

2013/04/30

2013ko maiatzaren 4an, Usopop festibalaren laugarren edizioa ospatuko da Saran. Ohi bezala, musika estilo ezberdinak proposatu nahiz, antolatzaileek programazio aberatsa prestatu dute. Euskal artistetan, Unama eta Kide taldeak hor izanen dira, bai eta Tipul Ta Putil antzerkilariak ere. Aurten, Usopop-ekoek toki berri baten ezagutzera gomitatuko gaituzte gainera : Agorreka etxea.

Gehiago irakurri

Munduko musiken inguruko udako unibertsitatea Biarritzen

Munduko musiken inguruko udako unibertsitatea Biarritzen

2013/04/16

Besteak beste Denis Laborde euskal etnomusikologoaren ardurapean antolatuak diren jardunaldi zientifiko horiek munduko musiken ontologia eta prozedura taxonomikoak ikertuko dituzte datorren irailaren 1etik 7ra. Karia horta doktoregoa prestatzen ari diren edo lortu duten giza-zientzia alor guzietako ikerlariak gonbidatuak dira beren ekarpenen egitera deialdi baten bitartez.

Gehiago irakurri

Boiseko Jaialdi 2015 - Deialdia

Boiseko Jaialdi 2015 - Deialdia

Bost urtetarik behin antolatzen den hitzordu hau Ameriketako Estatu Batuetako euskal komunitatearen besta nagusiena da. Antolatzaileek deialdi bat zabaldu dute bertan parte hartu nahi dute artistei.

Gehiago irakurri

Kaperan a Kapela zikloko lehen hitzordua Hendaian

Kaperan a Kapela zikloko lehen hitzordua Hendaian

2013/04/08

Apirilaren 13an, larunbatez, Kaperan a Kapela zikloaren 10. edizioa hasiko da Abbadiako behatoki gazteluan. Etchart Ahizpak amikuztarren pop-folk doinuak izanen dira nagusi Euskal kultur erakundeak, Hendaiako Hiriak eta Hendaye Tourisme turismo bulegoak antolatu kontzertu honetan.

Gehiago irakurri

Herri Urrats 2013 : kantu ofiziala

Herri Urrats 2013 : kantu ofiziala

"Hogeita abar urte" lemapean, Herri Urrats, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako ikastolen besta heldu den maiatzaren 12an iraganen da Senperen. Xutik taldeak asmatu du aurtengo edizioaren kantua.

Gehiago irakurri

Gaurko musiken eta irudiaren inguruko mugaz gaineko proiektu deialdia

Gaurko musiken eta irudiaren inguruko mugaz gaineko proiektu deialdia

"Hogei'ta" ekintza labelaren karietara, Euskak kultur erakundeak eta Biarritzeko Atabal gelak Akitania eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Donostia 2016 – Europako kultura hiriburua Fundazioa, Donostia Kultura, Emankor Sarea (Bilbo), le Rocher de Palmer aretoa (Cenon) eta le Florida gela (Agen) bildu dituzte mugaz gaineko proiektu deialdi bat abiatzeko gaurko musiken eta irudiaren alorretan.  Hautagaitza aurkezteko epea: 2013ko apirilaren 30a.

Gehiago irakurri

Baionako bestetan musika animazioan aritzeko deialdia

Baionako bestetan musika animazioan aritzeko deialdia

2013/02/14

Baionako herriko etxeak Baionako bestetan ari diren musika taldeak kontratatzen ditu deialdi publiko baten bitartez. Aurtengo bestak uztailaren 24tik 28ra iraganen dira eta musika eta kantari taldeei zuzendu deialdia martxoaren 12a arte dago zabalik.

Gehiago irakurri

Euskal kulturaren inguruko eguna Baionako kontserbatorioan

Euskal kulturaren inguruko eguna Baionako kontserbatorioan

Baionako Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruko eguna antolatu dute otsailaren 9an. Goizeko mintzaldiak publiko zabalari idekiak ziren.

Gehiago irakurri

Txalaparta Ikastaldia

Txalaparta Ikastaldia

Otsailaren 9 eta 10ean, Orhantza elkarteak txalaparta ikastaldi bat antolatzen du Lohitzüne-Oihergiko Pedronia baserrian. Soinu tresna horren oinarriak giro goxo batean ikasteko parada aproposa.

Gehiago irakurri

Hartzaro 2013

Hartzaro 2013

2013ko otsailaren 1etik 12ra, inauterien inguruko Hartzaro festibalaren XVII. edizioa iraganen da Uztaritzen. Aurten hautatua izan den masken gaiaren inguruan, hainbat animazio eta ikusgarri antolatu ditu Herri Soinu elkarteak.

Gehiago irakurri

Baionako kontserbatorioko ikasleak euskal kulturan murgiltzen

Baionako kontserbatorioko ikasleak euskal kulturan murgiltzen

Baionako Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruko eguna antolatzen dute otsailaren 9an. Goizeko mintzaldiak publiko zabalari idekiak badira ere arratsaldeko tailerrak kontserbatorioko ikasleei mugatuak dira. Euskal Herriko dantzak eta musikak landuko dituzte bertan.

Gehiago irakurri

Iparraldeko konpilazioa IX

Iparraldeko konpilazioa IX

2013/01/21

Iparraldeko Prod - IPK elkarteak Iparraldeko konpilazioaren 9. edizioa antolatzen du. Tokian tokiko taldeei zuzendua da deialdia, edozoin generokoak izanik. Segipena eskaintzen zaie grabaketa baten burutzeko baita bira batean parte hartzeko. Hautagaiek prentsa-txostena eta maketa igorri behar diezkete antolatzaileei 2013ko martxoaren 25a baino lehen.

Gehiago irakurri

 Felipe Oyhamburu aipagai "Txirrita" emankizunean

Felipe Oyhamburu aipagai "Txirrita" emankizunean

2013/01/03

2013ko urtarrilaren 13an, 11:30etan, France 3 Aquitaine telebista kateko Txirrita emankizunean, Felipe Oyhamburu ukanen dute aipagai. Allande Boutin-ek aurkeztuko du aurten 92 urte beteko dituen pertsonaia horren inguruko erreportaia.

Gehiago irakurri

''Euskarak digu askatasuna ematen''

''Euskarak digu askatasuna ematen''

Jokin Irungaray (1987, Itsasu, Lapurdi) artistak aniztasunean aurkitu du bere egonkortasuna: musikari, antzerkilari eta ipuin-kontalari, maite duena bere ogibidea ere bada, euskaratik eta euskaraz, ahoan bilorik gabe. Uztaritzeko Hartzaro festibalak Ostegun Gizenaren ohidura berriz plantan eman nahi izan du, aurten: artista gaztea izanen da "Tutak" tobera mustrako taula-zuzendari, heldu den otsailaren 7an.

Gehiago irakurri

Durangoko azoka 2012

Durangoko azoka 2012

47. Durangoko euskal liburu eta disko azoka abenduaren 6tik 9ra iraganen da. 420 izenburu berri aurkeztuko dira. Euskal kultur erakundearen laguntzaz, Ipar Euskal Herriko argitaletxeak ere han izanen dira eta hainbat animazio antolatuak izanen dira.

Gehiago irakurri

Willis Drummond-en disko berria salgai

Willis Drummond-en disko berria salgai

2012/11/21

Willis Drummond taldeak "A ala B" disko berria atera du azaroaren 19an. Taldeak grabatu duen estudioko laugarren lana da eta hainbat kontzertu eskainiko ditu horren aurkezteko. Horietarik bat Biarritzeko Atabal gelan, 2013ko urtarrilaren 18an.

Gehiago irakurri

Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Erakusketak
  • Argazkilaritza
  • Kantua
Euskal kantariak argazkitan Noiz arte: 2019/09/30
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Goraki 2019/09/23
  • Kontzertuak
  • Kantua
Saiberri 2019/09/25
  • Kontzertuak
  • Musika
Izarren hautsa 2019/09/25
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Elgarrekin 2019/09/26
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Antzerkia
  • Dantza
  • Musika
  • Zirkoa
Abian! 2019 Noiztik: 2019/09/26 Noiz arte: 2019/09/28
Gehiago…