Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Ondare inmateriala

Ondare inmateriala

Kultura ondare inmateriala Euskal kultur erakundearen aktibitatearen oinarria da. EKEk egunero sustengatzen eta balorizatzen dituen kultura praktiken multzoa da. Besteak beste Eleketa ahozko memoriaren programa edo Ipar Euskal Herriko artxibo soinudunen eta ikusentzunezkoen balorizazioa.

Kordazko espartinak
Kordazko espartinak Irati ibaian zur enborrak garraiatzeko. Arg. EKE
Gizadiaren Kultura ondare inmaterial nozioa 1990 hamarkadan agertu da, 1989ko ohizko kultura herrikoiaren gerizatze gomendioaren ondotik. Oposizioan sartzen zen 1972ko mundu mailako kultura eta natura ondarea babesteko Hitzarmenarekin, gehiago kulturaren alderdi materialei itzulia zena.

Nozio honek egiazko zilegitasuna lortu du 2003ko Unescoren Hitzarmenarekin, 2006tik gauzatu dena.

Hitzarmenak Kultura ondare inmateriala edo ondare biziduna honela definitzen du:

« Kultura ondare inmateriala deitzen da: komunitateek, taldeek eta, beharrean, pertsonek onartzen dituzten pratikak, erran moldeak, ezagutzak eta jakitateak - bai eta tresnak, objektuak eta lotutako kultur espazioak -, beren kultura ondaretzat onartzen dituztenak. Kultura ondare inmaterial hori, komunitateek eta taldeek belaunaldiz belaunaldi helarazia, birsortzen dute etengabe, naturaren eta beren historiaren elkarreraginez. Ematen diote identitate eta jarraipen sentimendu bat, kultura aniztasunaren errespetua eta giza sorkuntza sustatzen dutena. »

Euskal Herrian, beste herrialdetan bezala, kultura ondare inmateriala bizirik dirau egunero (ahozkotasuna, ikusgarrigintza, praktika sozialak, erritoak eta festak, artisautza jakitatea).

Eta Euskal kultur erakundeak, partaide instituzional ezberdinekin, ondare horren apurrak eta liparrak "betikotzen" saiatzen da, ekintza hauen bidez:

EKEk 2008an, MuCEM (lehengo MNATP) museoko euskal inkesten balorizazioa burutu du.

2013an, Olentzeroren lagunak elkartearekin, Olentzero tradizioaz txosten iturri baliagarria osatu du.

2014an, 2016an eta 2018an, EKEk ukan du Prusiako Komisio fonografikoak Lehen Mundu gerla garaian Alemaniako preso-esparruetan grabatu zituen euskal presoen grabaketen kopia numerikoa, Berlingo Etnologia Museoaren eta Humbold Unibertsitatearen eskutik. Orduz geroztik, altxor honen balorapena eta ikerketa egiten ari da Etnolopoloaren labela baitan.

Gehiago jakin

Bestalde, Eleketa programaren bidez bildutako lekukotasunetan oinarrituak diren txosten tematikoak garatu ditu Euskal kultur erakundeak bere atarian. Hala nola :

Euskal ondarea interneten aipagai
Inaxio Lopez de Aranaren hitzaldi eta proiekzioa: Euskal soinu-grabazio zaharrak | 2018-11-14, dantzan.eus

Herrien arteko XXII. Folklore jaialdian lehen ekitaldia: hitzaldi eta proiekzioa "Euskal soinu-grabazio zaharrak" gaiaren inguruan. Bertan, Inaxio Lopez de Arana izango da hizlari, Rudolf Trebitschen 1913ko grabazioei buruz mintzatzeko. Aurretik, "Maitia nun zira" film laburra emango da, Lehen Mundu Gerrako euskal presoen grabazioak oinarri dituena. Azaroak 29, osteguna, 19:30ean, Ibarra-kaldiu elkartean. Euskaraz egingo da ekitaldia.

Tags:

Askatu dituzte Lehen Munduko gerlako euskal presoen kantak | 2018-11-07, dantzan.eus

Orain, Euskal Kultura Erakundearen webgunean entzungai daude euskal presoei orain ehun urte grabatu zizkieten kantak.

Tags:

Lehen Munduko gerlako euskal presoen grabaketak argitara emanak | 2018-10-12, Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria

Alemaniako preso-esparruetan, Prusiako Komisio fonografikoak grabatu zituen presoak hizkuntzen eta musiken ikertzeko asmoz. Horien artean, 10 euskaldun. Gaur, Euskal kultur erakundean pausatuak izan diren euskal artxibo arraroak Mintzoak atarian aurkeztuak dira eta EKEren egoitzan konsultagarri.

Tags:

Gehiago…
Mintzoak.eus, Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria

mintzoak.gifIpar Euskal Herrian ahozko memorio kolektiboaz egin ikus-entzunezko grabaketak ezagutarazi nahi ditu plataforma honek. Euskal kultur erakundeak sortu du eta kudeatzen du.
Gehiago jakin: www.mintzoak.eus

SOKA, euskal dantzaren urratsetan

Euskal dantza zer den, nork dantzatu duen, nolakoa den eta zergatik XXI. mendearen hastapenean euskaldunek molde berezi horretan dantzatzen jarraitzen duten galdetzen dio bere buruari erakusketa honek. Eleketa programan 2012-2015 bitartean euskal dantzaren inguruan filmatuak izan diren 87 lekukoetarik 64 lekukotasun baloratuak dira SOKAren karietara.