Terexa Lekumberri

Terexa Lekumberri

Filosofia eta antropologia ikasketak egin ondoren, Terexa Lekumberri etnologoa sartu zen Euskal kultur erakundean, duela 18 urte, Ipar Euskal Herriko ondarearen gidaliburua egiten hasiz. Geroztik, bere aholkuak eta jakitatea zabaltzen dizkie elkarteei, Herriko Etxeei eta 2007tik hona ahozko ondarearen bilketan buru ta belarri sartuta dago. Baxenabarren hasi baldin bazen adineko jendeen filmatzen, orai Ipar Euskal Herri guztira hedatzen du memoria kolektiboaren biltzea.