Euskal kultur erakundeko kidea

E-posta
Emaila igorri
Webgunea
Ikusi webgunea
Sare sozialak

Cinéma et Cultures

Atalante elkarte zinema bat da, independentea dena. Hiru pantaila dauzka eta Baionako San Izpiritu auzoan kokatua da. Zinema horren proiektua Cinema & Cultures elkarteak darama. 2300 kide baino gehiago ditu, jatorrizko bertsioan aurkeztu filmen aukeraketa, gutxiengo zinematografienganako irekiera eta urte osoan zehar egiten den animazio politika aktiboa (eztabaidak, zuzendariekilako topaketak, zine-kontzertuak eta animazioak publiko gaztearentzat) preziatzen dituztenak.

Bere ostatua eta erakusketa eremuarekin, Atalante elkarbizitzarako leku egokia bezala pentsatua izan da. Zinema honek eskaintzen duen programazio eklektikoak (dokumentalak, ikerketa eta errepertorio obrak, publiko gazteari zuzendutako filmak) Europa Cinéma zigilua ukan zuen laster,  label horrek europar filmak ausarki  hedatzen dituzten gelak sariztatzen dituelarik.

Bestalde, Atalantek Les Rencontres sur les Docks festibala antolatzen du urtero.

Cinéma et Cultures
© Cinéma et Cultures

Erlazionatutako datuak