Euskal kultur erakundeko kidea

E-posta
Emaila igorri
Webgunea
Ikusi webgunea

Euskal hedabideak

Elkarte honen xedea euskararen biziraupena eta garapena sustatzea da, eta horretarako, Ipar Euskal Herriko eta euskarazko hedabideen garapena laguntzea (Kanaldude, Euskal Irratiak, Herria, Ipar Euskal Herriko Hitza et Kazeta).

Hedabide horien lanaren muina herritarrak egunero euskaraz informatzea da, eta elkarteak haien arteko sare lana ere sustatzen du. Beraz, elkartearen jarduera nagusiak horiek dira:

Lurraldeko eta euskarazko hedabideen iraunkortasuna laguntzea, haien arteko elkarlan eta lankidetzaren bidez;

Sektore horren bilakaera aztertzea eta aurre egin beharreko erronkei erantzuteko estrategiak plantan ezartzea. Elkartearen bigarren mailako jarduera mutualizatutako publiziate saila da, euskarazko hedabideak ekonomikoki lagun ahal izateko. Horretarako, prezio egokituak proposatzen dira tokiko elkarte eta enpresa ttipiei, beti ere lurralde elkartasunaren logikan oinarrituz.

Erlazionatutako datuak