Ezin Aseak
Ezin Aseak elkartea 1990ean sortu zen, Baiona Ttipiko peñen giro goxo eta adiskidetsuan. Hasieratik, adiskidetasuna eta elkarbanatzearen plazera izan ditu oinarri. Gizon korua sortu eta urte batzuk geroago, koru festibal bat antolatzeko ideia sortu zitzaion.
Urtero Baionan antolatzen den Koruak festibalak, urriko azken larunbatean ehunka abeslari biltzen ditu, eta hiriko leku adierazgarrietan doako kontzertu anitz eskaintzen dizkie ikusleei. Koruaken xedea da Iparraldeko abesbatzak sustatzea, gazte abeslarien lana balioan jartzea eta musika-sorkuntza bultzatzea, egile-eskubiderik gabeko obra berriak enkargatuz.