1. saioa: Ez dok Amairu-ren garaiak

Hemen azaltzen da molde trinkoan saioaren helburua.

Aurkibidea

  1. Txoria txori
  2. Txistukariak Artzeren poesian
  3. Txori txikia (diktaketa)
  4. Xoxo beltza (desbideraketa)
  5. Etxeko lana: gure hitzak

Saioaren urratsak

  • 1

    Txoria txori

    Hegoak ebaki banizkio
    nerea izango zen,
    ez zuen alde egingo.
    Bainan,
    honela
    ez zen gehiago txoria izango
    eta nik...
    txoria nuen maite.

    Hitzak: Joxean Artze
    Musika - Kantaria: Mikel Laboa

    Urrunago joan
  • 2

    Txistukariak Artzeren poesian

  • 3

    Diktaketa

    TXORI TTIKIA

    Txori ttikia .........................
    esan zidaten,
    ......................... bizitzeko
    sortua nintzela,
    gero ......................... bihurtu .........................
    ......................... hautsita aldegingo
    nuen .........................,
    ......................... nintzela sinistarazi
    nahi zidaten,
    horregatik iriki zizkidaten .........................
    egin nezan hegaz,
    bainan luze gabe ohartu nintzen
    ......................... harkaitz bati
    lotu zidatela
    ......................... motz eta .........................
    batez.

    Hitzak: Joxean Artze
    Kantaria: Benito Lertxundi

    Urrunago joan
  • 4

    Xoxo beltza

    Kantua entzun ondoan, hitzak alda itzazu kantuari beste giro baten eskaintzeko.

    Xoxo beltza

     

    Urrunago joan
  • 5

    Etxeko lana: nondik datoz gure hitzak?

    1. Txoritua norat hua
    bi hegalez airian?
    2. Gizon galdua, nork lagunduko?
    miseria sufri ezin dutenak
    3. Oi lur, oi lur, ene lur enea
    4. Maitea nun zira
    nik ez zaitut ikusten
    ez berririk jakiten
    nurat galdu zira

    Urrunago joan