Bigarren mundu gerla garaia Ipar Euskal Herrian (1939-1945)
Kolegioko eta lizeoko ikasleentzat zaila da XX. mendeko historia, eta bereziki 1939-1945 garaia, lekukoen hitza kontuan hartu gabe irudikatzea. Hori dela-eta, Hezkunde nazionaleko programetan agertzen diren azpigai batzuen arabera sailkatu eta muntatu ditugu Mintzoak.eus atariko lekukotasunak.
Bizitza kontakizunak dira, eta horietan Alemaniaren okupaziopeko eguneroko bizitzari, merkatu beltzari, demarkazio lerroari, bonbarketei eta antzeko gaiei buruzko informazioa aurki daiteke bideoetan.
Bideoak
- Janari eskasia: herritarrek jasaiten zuten janari eskasia da aipagai. Elikatzeko zituzten hertsadurak eta aterabideak kondatuz.
- Janaria, gizatasuna eta errekisizioa: soldaduek haien buruaren elikatzeko atzematen zituzten manerak aipatzen dira. Batzuetan, herritarrei ondasunak lapurtuz eta bestetan herritarren eskuzabaltasunaren bidez.
- Eskola: Eskolara joateko ohitura nolakoa zen aipatzen da eta bereziki frantsesaren presentzia, zonbait anekdota entzun daitezke.
- Demarkazio lerroa: Herriak nola banatuak eta mugatuak ziren kontatzen dute, eta geografikoki mugatuak izateaz gain, etxeratze ordua ere bazuten.
- Bondardaketak: Miarritze eta Maulen gertatu ziren bonbardaketak aipatzen dituzte, hurbiletik edo urrunetik bizi izan dutena.
Gehiago jakin
- Bideo muntaketa hauek Mintzoak.eus atariko Ikasgelan lantzekoak atalean zerrendatuak dira, Historia & politika sailean.
Urrunago joateko
- Ikus ere II. mundu gerla garaia Iparraldean (1939-1945) lekukotasun-bilduma (Mintzoak.eus)