Mintzoak.eus atariko ahozko lekukotasunak ikasgelan

Kolegioko eta lizeoko ikasleentzat zaila izaten ahal da XX. mendeko hainbat gai jorratzea edo irudikatzea garai horiek ezagutu dituzten lekukoen hitza kontuan hartu gabe.

Gure Mintzoak.eus Iparraldeko ahozko ondarearen atarian ikasgelan erabiliak izateko egokiak izan daitezkeen zonbait bideo nabarmendu ditugu, horretarako egokituak izan baitira (programekin erreferentziak, luzetasunaren doitzea, azpitituluen txertatzea) edo/eta irakasle batzuek jada erabili izan baitituzte beraien ikasleekin.