Zazpi probintzietako probak

Beraz hego eta iparraldeko jokolariak elgarretarat biltzen dire, ber toki batean. Lehenago, probintzia bakoitzian, aritzen dira, jakiteko nor joanen den finaletarat. Hor ez da ez mugarik, ez politikarik.

2004ko Finala Gasteiz ondoan (argazkia P.Sabalo)
2004ko Finala Gasteiz ondoan (argazkia P.Sabalo)
Denak konda, jokolari, laguntzaile, epaile  badira 200 jende plaza berean. Denak denen kontra, bizpahiru proba bertan, hiru orenez dena itzulikatzen dute, harritzeko lan batean. Gero xapel eta trofeo, edateko, jateko, apairu haundi bat 300 afaltierrekin. Ororen buru, gaitzeko, animaleko besta da.

Jokoen partetik badugu soka, sakuak, lastoa, orga, ingudia, lokotxak, aizkora, arpana, txingadenak bertan itzulikaka. Ondorioak ematen dira arauka  taula-lauki haundi batean. Iparraldekoak, doi bat gibelerat gelditzen gira, ez da guretako finala hori, egunik haundiena, Presidentak badu urte guziz talde osoen biltzeko, aski lan. Erran behar da, Hegoaldean, profezionalki plantatzen direla, aizkolari, segalari, korrikalari hoberenekinPerurena aita semek parte hartzen dute harriarekin.

Gure partetik, Lapurdi, Ezpelatarekin ongi ateratzen da sokan, eta gero, zakulariak, txingalariak, lasterlariak lehenetan agertzen dira.