Maddi Zubeldia
Jatorriz Gipuzkoarra, Maddi Zubeldia Ziburun bizi da. Xano Urtxegi eskusoinulariak, Txomin Arizaga gitaristak eta Arkaitz Miner bibolinjoleak lagundurik ari da. Bere konposaketak eskaintzen ditu, baita Euskal Herriko zein atzerriko zonbait kantu herrikoi ere. Arrats honetarako, bidaiatxo poetikoa eskainiko dizue, Mikel Laboari omenaldi batekin hasirik, Antonio Machadorekin urrats batzuk eman, irlandar erlaitzetan geldiunea egin, Jean Renoirrekin Pariseko karrika euritsuetan barna ibili, tartean berak sortutako xokoak ezagutaraziz, hizkuntza batetik bestera, emozio batetik bestera.
Xehetasunak
Euskal kultur erakundeak, Hendaiako Herriak eta Abbadia Fundazioak antolatu Kaperan a Kapela zikloaren barnean.
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.
