Basile Ibañez eta Jean-François Demange "Orreagako gudaldia, datu berriak"

Datu berriek, toponimiarekin lotuek, 778ko agorrilaren 15ean, gudari baskoien eta Zaragozatik setiatze huts eginetik itzultzen zen Karlomagnoren gudarostearen artean gertatu gudaldiaren tokia zehazten dute.

Bestalde, orduko ekipamendu militarren analisia zehatz batek argiki erakusten du parte hartu zuten tropen kopuru, armamentu, logistika eta ondorioz gertatu desastearen neurria.

Basile Ibañez euskal mendietako ikertzailea da euskal irratietan kolaboratzailea. Jean-François Demange "Orreagako porrota" liburuaren egilea da, Erdi Aroko armamentuetan aditua. Ibañez euskaraz arituko da bapateko itzulpen batekin.

Xehetasunak

Tfnoa: 06 37 12 06 14

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.