Antzerki fisikoa - Neutraltasuna landuz, bereizten gaituenaren bila
Ikastaro honetan, gorputza, espazioa, mugimendua eta akzioa abiapuntutzat hartuz jorratuko dugu antzerkia. Gorputza komunikazio eta adierazpen tresna bihurtuko dugu, bere gaitasun eta ezaugarriez baliatuz. Maskara neutroaren lana zimendutzat harturik, narrazio fisikoaren baliabide ugari ezagutuko ditugu, inprobisazio teknikaren oinarrizko kontzeptuak eta mugimenduaren analisia lantzen ditugun bitartean.
Xehetasunak
- 47. Udako ikastaroen karietara
- Kontaktua: i.iciar@ueu.eus
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)