Euskal kulturaren eguna Maurice Ravel kontserbatorioan

Euskal kulturaren eguna Maurice Ravel kontserbatorioan

Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak (EKE) euskal kulturaren inguruko egun berri bat antolatzen dute, Herri Soinu elkartearen partaidetzarekin.

Denboraldi honetan, musika tresna ezberdinak jotzen dituzten Mixel Ducau eta Juan Mari Beltran musikariak gomitatu ditugu.

Goizean, mintzaldi bat izanen da ohiko musika tresnen aurkezpen batekin, eta ondotik, Euskal Herri sareko musika eskoletako ikasleei zuzendu tailer batzuk bi artisten obra batzuen inguruan.

Egitaraua

  • 9 :00: Harrera
  • 9 :30-11 :30: Juan Mari Beltran eta Mixel Ducau-ren mintzaldi ilustratua, ohiko musika tresna batzuen aurkezpenarekin
  • 11 :30-12 :30 eta 14 :00-16 :30: Tailerrak Maurice Ravel Kontserbatorioko eta Euskal Herri sareko musika eskoletako ikasleentzat, Mixel Ducau eta Juan Mari Beltran-en obra batzuen inguruan – artista gomitatu batzuekin.
  • 17 :00: Ikasleek eta artista gomitatuek kontzertu bat eskainiko dute tailerretan landu obrekin.

Soinubila, Iparralai eta Musikas musika eskolen parte hartzearekin.

Xehetasunak

Kontaktua: 05 59 31 21 79 – www.cmdt-ravel.fr 

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.