Euskal zinemari buruzko gaualdi berezia
"Euskal zinema : zinemagileen hiru belaunaldi" liburuaren frantses bertsioaren argitalpena kari, Euskal kultur kultur erakundeak euskal zinemari buruzko gaualdi berezi bat proposatzen du. Joxean Fernandez Euskal Filmategiaren zuzendariak eta Santos Zunzunegui Euskal Herriko Unibertsitateko erakaslea, historialaria, zine kritikoa eta hainbat zine aldizkarien kolaboratzaileak, euskal zinearen nondik norakoak aipatuko dituzte. Gaualdiak Paul Urkijoren "Errementari" filmaren proiekzioarekin segituko du, hau Iparraldeko emanaldi bakarra izanen delarik. Ondotik, topaketa bat izanen da Paul Urquijorekin.
Xehetasunak
- Errementari filmaren aurkezpena
- Euskal kultur erakundea (Frank Suarez) : 05 59 93 38 76
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.