Nola hasten dira niniak beren lehen hizkuntz(ar)en ikasten?
Mintzaldi hau IKERekin antolatua da (UMR 5478, Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa), UPPAren eta CNRSaren laguntzarekin, IKERen 20 urteurrena eta CNRSaren 80 urteurrenaren karietara.
Nolaz dira niniak beren lehen hizkuntza(k) hain laster eta hain erraz ikasteko gai? Judit Gervain (Ikerketa Zuzendaria CNRSn, Integrative Neuroscience and Cognition Center zentroan - UMR 8002 - CNRS & Université Paris Descartes) ikerlariak galdera honi erantzun bat emanen dio, azken bost hamarkadetako haur sortu berrien gaitasun goiztiarraz egin ikerketetako aurkikuntza aberatsak aurkeztuz, eta garapen eleanitzean arreta berezia jarriz.
Mintzaldia frantsesez, bat-bateko itzulpenarekin euskaraz, Euskal etnopoloaren 2019-2020ko mintegian sartzen dena.
Xehetasunak
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74 | IKER - contact@iker.cnrs.fr / 05 59 57 42 00
- 2019-2020ko mintegiaren 1.hiruhilako egitaraua (PDF)
- Etnopoloa
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.