Omenaldia Mikel Laboari

Omenaldia Mikel Laboari

Omenaldiari Mikel Laboari, Iñaki Salvador Sextet taldearekin

Iñaki Salvador (Donostia, 1962) Mikel Laboa kantariaren musikari laguna izan da 25 urtez. 1983az geroztik beti haren alboan agertu da, nola kontzertuetan hala diskoen grabaketetan. 2018 urte amaieran, 10 urte eginen ditu Mikel Laboa zendu dela, bainan betirako gure gogo bihotzetan geldituko da. Euskal artista honen goresteko, Iñaki Salvador pianojoleak seikote bat osatu du, euskal kantuaren aita izan den musika obrak oholtza gainean entzunarazteko baina ikusmolde propio batekin : inprobisazioaren eta jazz munduetara eramaten duten arramoldatze bereziekin. Seikote honen uzta Laboari egin bi aitzin-egitasmoen bateratze bat da : alde batetik, « Lilurarik ez » deitu esperimentazioa, Errenteriako Musikaste festibalaren enkargu bat, eta bestetik « Laboa jazz » deitu sorkuntza, hau Bilboko Loraldia festibalaren eskutik garatu dutena.

Iñaki Salvadorrek bi esperientziak bateratu ditu, Mikel Laboa gure euskal musikaren bultzaile sustagarria eta sortzaile handiaren oroimenez, bai eta ere pianojoleak hainbat urtez harekin ukan duen adiskidetasunaren lekuko.

Parte hartzaileak: Iñaki Salvador, pianoa, moldaketak, musika zuzendaritza | Ainara Ortega, María Berasarte,  ahotsa | Angel Unzu, gitarrak | Hasier Oleaga, perkusioak | Javier Mayor de la Iglesia, kontrabaxua

Xehetasunak

  • Akitania-Hegoaldeko Eszena Nazionalak eta  Euskal Kultur Erakundeak aurkeztu ikusgarria
  • Tfnoa: 05 59 59 07 27

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.

Bilatu egun zehatz batetako gertakariak

Zehaztu hemen zein egun zehatzeko gertakariak ikusi nahi dituzun (oharra: erakusketak ez dizkizu haatik erakutsiko).

Gertakari bat proposatu!

Agenda hau gaur egun ditugun informazioen arabera eguneratua da. Gertakari bat ahantzi dugu? Horren berri eman iezaguzu: bete formularioa.

Euskal kultur erakundea
Lota Jauregia - 64480 Uztaritze
Tel: 0 (033)5 59 93 25 25

EUSKAL KULTURA ZABALDU

Orohar webgune honetan agertzen diren edukiei egile-eskubideak lotuak zaizkie (copyright). Halere, horrela adierazia denean, guhaurek sortu eduki batzuk kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitara ditzakezu, egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero. Izan ere ekoizten ditugun euskal kulturari buruzko edukiak ahalik eta gehien zabaltzea nahi dugu. Gehiago jakin

Segi gaitzazu

Gure newsletterari harpidetu!