Philippe de Ezcurra eta Aitor Furundarena

Philippe de Ezcurra eta Aitor Furundarena
Philippe de Ezcurra

Bi eskusoinulari, bekoz-beko : Philippe de Ezcurra eta Aitor Furundarena musikariekin.

Ohiko Euskal musika eta musika garaikidearen bi artista famatuen topaketa. 

Philippe de Ezcurra

Interpretatzaile, ereslari eta musika moldatzailea dugu Philippe de Ezcurra. Bederatzi urteetan hasten da akordeoiaren ikasten, eta hamahiru urte ditueneko jadanik taulagainean agertzen da ! Musika ikasketak egiten ditu Baionako eta Orsay auzoko kontserbatorietan. Hainbat sari eskuratzen ditu (analisiaren saria, konposaketarakoa, ganbara musika eta Myriam Bonninen eskolakoa,…). Ofizioa hobetzen du nazioartean goi maila daukaten akordeoilariekin, hala nola Friedrich Lips, Wadislav Semionov, Matti Rantanen eta Yugoslaviako maisua den Wladimir Tomic handiarekin. Pedagogia lantzen du Frantzian, Tolosako CESMD zentroan eta erakasle izaiteko Estatu diploma eskuratzen 2002an, eta ondotik Gaitasun egiaztagiria 2007an. Egun, Baionako Maurice Ravel kontserbatorioko erakasle da. Philippe de Ezcurra bakarka ari da, errepertorio zabal bat eskainiz, J.S. Bachetik Luciano Beriorainokoa. Gaur, lan konposaketak egiten ditu, besteak beste « Ezcurra laukotea » sortuz, bere inguruan dituelarik Angel Unzu (gitarra), Marie-Hélène Gastinel perkusioetan eta Kike Arza kontrabajuan. Hor aurkitzen dira ohizko euskal musikaren aztarnak, bainan ere jazz edo munduko musikak gozatzen ditu.

Aitor Furundarena

Ordizian (Gipuzkoan) sortua, akordeoia ikasten du Carlos Iturralde, Max Bonnay eta Morgens Ellegaard-ekin, eta konposaketa F. Escudero et C. Ballif-ekin. Eskaintzen dituen obrek lengoaia moderno eta garaikide bat dakarte, oso “barnakorra eta psikologikoa”. Entzuleak gogoa ongi bildu behar du, soinu ilustrazio bakoitzaren sentsazioak ongi bereganatzeko. Helburu horrekin, musikariak musika tresnak dauzkan eginahal guziak miatzen ditu, soinu aberastasun oro jalgiarazteko gisan. Akordeoia erakasten du, ganbara musika (oroz gainetik tradiziozkoa eta herritarra) bai eta ere Transkripzioa, Euskal Herriko Goi mailako Musika Zentroan (Musikene). Baionako kontzertu honetan, bi maisu horiek elgarretaratuko dira, bekoz beko, akordeoien soinu bakoitzean, batak besteari ihardetsiz. Euskal musika, atzokoa eta gaurkoa…

Xehetasunak

  • Paseo festibalaren karietara
  • Euskal kultur erakundearekin partaidetzan

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)