Axut "Amua"

Axut "Amua"
  • 75’
  • 12 urtetik goiti

Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elgar asko maitatu dute, elgar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea.

Esklusibotasuna, erromantismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere.

Askatasunaren utopia azkenekoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?

  • Zuzendaritza: Ximun Fuchs
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Manex & Ximun Fuchs
  • Aktoreak: Maite Larburu, Manex & Ximun Fuchs
  • Musika: Anari, Maite Larburu
  • Bideoa: Eñaut Castagnet, François Froget
  • Eszenografia: Fran Dussourd

Xehetasunak

  • Baionako lizeotarrei zuzendutako emanaldiak
  • EKEk animatu Ibilki dispositiboaren barneko programazioaren karietara antolaturiko ikusgarria
  • Baionako Herriko Etxea (kultura eta ondare zuzendaritza) : 05 59 46 61 59 /  affairesculturelles@bayonne.fr

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.