Hemen zaude: Hasiera Agenda Bilaka "Soka"

Bilaka "Soka"

Noiz 2018/08/10
Herria Baiona (Merkatuaren aitzinean)
Ordutegia

19:30

Prezioa

Urririk

SOKA

BILAKA – IDB-ko koreografia zentroa

  • Koreografia : Jon Maya & Pantxika Telleria
  • Arthur Barat, Cybèle Damestoy, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungaray, Txomin Iturriria, Nathalie Vivier dantzan eta Julen Achiary perkusioetan

 Kalea edo plaza pertsonen arteko elkargunea da. Soka ere bi euskal sortzaile garaikideren elkarketaren fruitua da : Jon Maya eta Pantxika Telleria. Herrikoi eta garaikide dantzen arteko ikerketa lan mamitsu baten bidez euskal herrian hain arrakastatsuak diren Soka dantza edo soka moduan egindako dantzak galdezkatu dituzte. Lan hortatik 5 dantzari eta perkusio joile batentzako pieza bat sortu dute.

Kukai konpainiak Soka sorkuntza atera zuenetik kasik hamar urte berantago Bilakako dantzarieri eta Julen Achiary perku joileari transmititzen zaie. Haria ez da eten. Euskal Herrian, gizakiak dantzan elkartzen segitzen du.

Xehetasunak