Bonbon Beltz "Gure xaharrak"

Bonbon Beltz "Gure xaharrak"
DR
  • 80’
  • 12 urtetik goiti
  • Txotxongilo antzerkia

Urtxintx urdinak izeneko zahar etxean, beste askotan bezala, etekin ekonomikoa helburu duen lanaren antolaketak artatze harremanaren funtsezko gizatasunarekin talka egiten du. Egun hauetan bereziki, giroa elektrikoa da. Alde batetik, kartsutasunez beterik, langileak egoitzaren 50 urteen ospatzeko besta handi bat prestatzen ari dira. Bestetik, gobernuak Zahar Etxeen Osasun Inspekzio Erraldoia abiatu du eta noiz nahi goitik behera kontrolaturik izan daitezke. Artatzaile taldearen baitan ezinegona eta sentikortasuna areagotzen dira eta Solange, taldeko arduraduna, lehertzeko zorian da. Artatzaile pertsonai hauen bitartez, irudimenezko zahar etxe baten ixtorioa kontatuz, gure gizarte osoa hunkitzen duen galdera hau pausatzen dugu : gure xaharrekin zer egiten dugu ?

  •  Taula zuzendaritza: Maika Etxekopar
  • Txotxongiloen fabrikazioa: Battitt Halsouet
  • Musika: Bruno Hollemaert
  • Txotxongilo zuzendaria: Marion Gardie
  • Antzezle maneiatzaileak: Ahlam Slama, Battitt Halsouet, Amaia Irazabal, Bruno Hollemaert, Maika Etxekopar
  • Idazketa: Bonbon Beltz, Itxaro Borda
  • Argi sorkuntza: Gaëlle Fouquet

Xehetasunak

  • EKEk animatu Ibilki dispositiboaren barneko programazioaren karietara antolaturiko ikusgarria
  • Turismo Bulegoa: 05.59.54.00.84/ ascain@otpaysbasque.com

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.