Ekhi Lambert

Ekhi Lambert

Ekhi Lambert, Yoan Aroztegui eta Miguel Etcheverryk hirukote bat osatzen dute. Haien lehen diskoarentzat, teklatu eta perkusio soinuen bila ibili dira, kantu bakoitzaren atmosfera berezia zorroztu eta intentsioen harrapatzeko gisan. Hala nola, ahotsaren tinbre beroarekin batera, teklatu elektroniko, gong baita kriskitin batzuen soinuak ere entzuten ahal dira.

Kantuz kantu, hirukoteak irudimen aldakor bat sortzen du hitzen zerbitzura, kolore sorta desberdinekin jolastuz. 2019ko urri bukaeran, hirukoteak Haustura diskoa grabatu du Donostiako Elkar Estudioan. Eszena gainean, sorkuntza kantu herrikoiari nahasiz, euskal kantagintzaren ikuspegi propioa eskaintzen digu garaztarrak.

Xehetasunak

Tfnoa: 05 59 25 78 05

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.