Errepublika laikoa, Eliza, hizkuntzak

Errepublika laikoa, Eliza, hizkuntzak
Donamartiri - Pesta Berri - 2008.06.01 ©Jakes Larre

Mintzaldi honetan, Patrick Cabanel historialariak 1880-1920 garaia aipatuko du. Urte hauetan, Errepublika laikoak, Nazioa eraikitzen bukatzeko, eliza katolikoari eta laikotasunaren errefusari aurre eginen dio, baita eskualdeetako kultura eta hizkuntzei ere. 

Haritschelhar katedrarekin ko-antolatua den mintzaldia

Patrick Cabanel historia garaikideko irakasle izan da Tolosako Jean Jaurès unibertsitatean 2015arte. Geroztik, Goi ikasketen eskola praktikoan ikasketa zuzendaria da.

Xehetasunak

  • Izena emateko, deitu Baionako euskal museora: 05 59 59 08 98
  • Frantsesez, bat-bateko itzulpenarekin euskarara
  • Euskal Etnopoloaren 2023-2024ko mintegiaren karietara antolatu mintzaldia
  • Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
  • Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.