Euskal Pop Erradikala: Euskararentzat aukera?

Euskal Pop Erradikala: Euskararentzat aukera?
Onintza Legorburu Larrea

Onintza Legorburu Larrea-ren mintzaldia

Onintza Legorburu Larrea (Antzuola, 1993) espazio transfeminista informaletako hizkuntza ideologiak ikertzen dabil bere doktorego tesian gaur egun Ikerlariaren arabera, espazio transfeminista informaletako kultur adierazpenetan, bertso saioetan, kabaretetan, musika taldeetan... euskal folklorearen berresanahitze baten bidez, Euskal Pop Kultura berri bat sortzen ari da. Ikerlariak, Euskal Rock Erradiakalaren garaian, punkak kultura popular bat sortzeko nola balio izan zuen aztertzen du; baita euskalduntasun berri bat sortzeko ere. Eta egitate horrekin konparatzen ditu gaur egungo espazio transfeministak. Nola, espazio horietan Camp kultura baten bidez, folklorearen berresanahitze batekin, euskal pop kultura berri bat, eta euskalduntasun eta euskaldun izateko modu berri bat sortzen dabiltzan azalduko dizkigu. Punketik Camperako saltoa nola ematen den alegia, eta horrek euskararentzat ze aukera sortzen dizkigun.

Onintza Legorburu Larrea (Antzuola, 1993) Gizarte Langintza ikasi zuen, eta antropologia sozial eta kulturalari zein ikasketa feministei buruzko master bana egin du. Generoaren eta hitanoaren arteko lotura eta gatazkaren memoria aztertu ditu. Emun kooperatibako bazkide da, eta, gaur egun, tesia egiten ari da: mugimendu transfeministako hizkuntza-ideologiak aztertzen dihardu, hiztunen legitimazio prozesuetan fokua jarrita.

Xehetasunak

Antolatzaileak: Euskal kultur erakundea, Euskal Etnopoloaren 2025-26 hitzaldi zikloaren baitan, Baionako mediatekarekin partaidetzan

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)