Gatazken kudeaketa

Gatazken kudeaketa

Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkarteei zuzendu informazio gaualdi bat antolatzen du Gatazken kudeaketa gaiaren inguruan.

Gatazkak, gizakien arteko ikuspundu edo iritzi ezberdinen ondorio zuzenak dira eta giza harremanen parte dira. Biziko momentu ezberdinetan, gatazka batzuk bizitzen ditugu eta egoera hauei hala-holatsu buru egiten diegu… Gatazka egoera hauek, izan lan denboran edo bizi pertsonalean maiz korapilatsuak eta mingarriak dira. Egiazko arazoak ekartzen badituzte ere, egoera hauetarik zerbait baikor ateratzea posible da. Gaurko gizartean etengabe emendatzen ari den norberekeria izan daiteke, besteak beste, gatazka egoeretan elementu nagusi bat. Pertsona zenbat eta berekoiagoa izan, dena zor zaiola kontsideratuko du. Ondorioz, zailtasunean izanen da bere burua talde batean kokatzeko eta denen onerako pentsatzeko. Holako jarrera batek egiazko zailtasunak sortzen ahal ditu taldean, beste kideekiko harremanetan. Elkartean lan giro sendo eta emankor baten mantentzeko, gatazken identifikatzen jakitea lagungarri izaten ahal da, bai eta haien kudeatzea ere.

Mintzaldi denborako aipagaiak:

  • Jendeen arteko komunikazio argi eta emankor baten oinarrizko elementuak.
  • Gatazkak nolako giza harremanak ekartzen ditu?
  • Zeintzu dira gatazka baten ezaugarri nagusiak?
  • Zein momentutan, konkretuki, posible ote da gatazka baten hasiera identifikatzea?
  • Zeintzu dira gatazka baten bilakaeraren funtsezko etapak?
  • Nola kudeatu gatazka bat (ahalik eta hobekien)?

Gatazka egoera batean pausatu behar diren oinarrizko 4 galderak.

Gaualdi horretan, parte hartzaile ezberdinen arteko solasaldiei toki garrantzitsua utziko zaie. 

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.