EKE-k bi informazio gaualdi berri antolatzen ditu Uztaritzen

2020/10/02

Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkarteei zuzendu bi informazio gaualdi berri proposatzen ditu urte bukaera honetan. 2020ko azaroaren 5ean eta abenduaren 3an iraganen dira, ostegunarekin, arratsaldeko 6etan, Uztaritzeko Lapurdi gelan. Izen emateak zabalik dira eta parte hartzea urririk da.

EKE-k bi informazio gaualdi berri antolatzen ditu Uztaritzen

Euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteen eta konpainien laguntzeko daukan misioaren baitan, 2011z geroz, Euskal kultur erakundeak informazio programa bat antolatzen du urtero. Tokiko Jarraipen Dispositiboa eramaten duen Profession Sport et Loisirs 64 egiturarekin antolatu gaualdi horien bidez, EKE-ren elkartekideetako buruzagi, animatzaile bolondres eta langile soldatadunei elkarte kudeaketan suertatzen ahal diren problematiketaz informatzeko, tresna metodologiko eta praktikoak ukaiteko eta beste parte-hartzaileekin trukatzeko parada eskaintzen die.

Behin-behineko aurrekontuaren inguruko lehen informazio gaualdia eta kultura egituren arteko lankidetzaren erronken inguruko jarraikitze kolektiboa antolatu ondotik, EKE-k bi informazio gaualdi berri eskaintzen dizkie bere elkartekideei hemendik urte bukaera arte:

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)