Kultura eskubideak eta eragiteko ahala

Kultura eskubideak eta eragiteko ahala
© Nahia Garat - EHZ

Hainbat testu juridiko, hitzarmen, adierazpenek pertsonen eta taldeen eskubide kulturalen aipamena egiten dute.
Bainan zein eskubideez ari gara xuxen? Nolako eragina dute edo ukan dezakete egunerokoan?
Herritar, elkarte, erakunde baita ikertzaile batzuek ekarritako lekukotasun batzuen bidez, egoera konkretuak aipatuko dira, eskubide kulturalen nozioa zehaztuko eta argituko dutenak.

18:15 - Kultura eskubideen markoaren aurkezpena Ambre TISSOT-ren eskutik
18:35 - Mahain ingurua
Parte hartzaileak: Eneko GORRI (Plazara kolektiboan eragilea), Michaël GAVAZZI (Kultura, osasuna eta ahalmen urriko ikasleen eskubideen arduraduna Iparraldeko kontserbatorioan), eta Ambre TISSOT (zuzenbidean doktoregaia).
Moderatzailea: Alaia CACHENAUT (EKE-ko cifre antropologiako doktoregaia, LISST-CAS & UMR Passages)

Bilketa sarea, Baionako Mediateka eta Euskal etnopoloarekin partaidetzan.

Xehetasunak

  • Euskal Etnopoloaren 2023-2024ko mintegiaren karietara antolatu mintzaldia
  • Mediatekaren helbidea: Émile Boeswillwald plaza, Baiona
  • Terexa Lekumberri (ICB) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
  • Alaia Cachenaut (ICB) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84

ARGAZKI BILDUMA

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.