Adur Larrea "Lurbinttoko ohoinak" komikiaren aurkezpena
Euskal kultur erakundeak eta Elkar fundazioak 2021eko "Eke-Elkar literatura beka"-ren irabazlea den Adur Larrearen lan berriaren aurkezpen gaualdi bat antolatzen dute.
Sinopsia
1795ean, bi urtez iraun zuen Konbentzio Gerla bukatu zelarik, gudu-zelaian, deportazio eremuetan edo exilioan egonak zirenek etxerako bidea hartu zuten. Herrira heltzean, haietarik anitzek, beren etxea edota lurrak okupatuak, kixkaliak edo barreatuak atzeman zituzten.
Ezpeleta, Itsasu, Larresoro edo Kanbo inguruetako soldatu ohi zonbait, gerlak emana zien esperientziaz (eta armez) baliaturik, mendeku gosez zeuden deportatu eta exiliatu ohi batzuekin elkartu ziren, eta ohoin banda bat osatu zuten. Bi urtez, Lapurdi ekialde horretan, deportaziora, exiliora edo gerlara igorriak zituztenak jazarri zituzten, haien etxeetan ebatsiz eta egitate bortitzak burutuz. Lurbinttoko eremuan zuten beren gordelekua. Azkenean harrapatuak izan ziren eta Frantziako epaileen aitzinera eramanak.
Elkarrizketa
Xehetasunak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.