Lurrak errana: Australia Zentraleko ahozko eta ikusmen artea
Jennifer Green-en mintzaldia Lurrak errana: Australia Zentraleko ahozko eta ikusmen artea gaiaren inguruan
"Erdialdeko Australiako basamortuetan ahozko artearen eta arte bisualaren aborigen praktika berezi batzuk badira. Harea istorioak modu tradizional bat dira, emazteek eta alabek hobetua. Harea samurrak hitzez, jestuz eta batzuetan zeinuz eta kantuz lagunduak diren idazkun dinamikoendako paleta bat eskaintzen du. Aurkezpen honetan, lengoaia mota ezberdin horiek elkarrekin antolatuak diren moduak kontutan hartzen dituen lengoaiaren ikusmolde orokor baten alde egiten dut. Praktika narratibo multimodalei eta Australiako zeinu-lengoaiei buruzko ikerketaren adibideak ematen ditut, zuen dokumentazioan eta analisian inplikatuak diren prozesuak, tresnak eta teknikak ilustratzeko. Hauek bezalako ahozko arteak kultura baten hizkuntza eta musika ondarearen altxorrak dira".
Xehetasunak
- Izen emateak: 05 59 59 08 98 (Euskal Museoa)
- Euskal kultur erakundeak IKER laborategiarekin partaidetzan antolatu hitzaldia, Etnopoloa labelaren eta Jean Haritschelhar Katedraren baitan (UBM-Etxepare Institutua).
- Bapateko itzulpena inglesetik euskarara eta inglesetik frantsesera
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.