Neskena dantza taldea + Ekhi Lambert
Egitaraua
- 18:30 - Badoa– Neskena dantza taldea
Denbora aitzinera doa eta itzuli egiten da ; errepikatzen den zikloa osatzen du, baina inoiz ez berdina, hala nola egunak, denboraldiak, errituak ... Denbora, zikloa ... Bobo, Nafarroako pertsonaiak, bere mozorro bikoitzarekin, iraganari eta etorkizunari begira, denboraren zirkulua marraztu eta ikusgarria bideratuko du.
Urte askotan euskal dantza Ezpeletako herriko talde tradizionalean praktikatu duten 10 emakume gazteek osatzen dute talde hau.
- Koregrafia : Jose Cazaubon eta Zibel Damestoy
- Musika konposaketa : Mizel Zamora
- Bertsu idazketa : Haira Aizpurua
19:00 - Ekhi Lambert – Irudimenezko folka
Ekhi Lambert Irulegiko kantautore eta konpositorea da, eragin ainitzen artean dabilena (euskal kantu herrikoia, frantses kantua, musika inpresionista, bideojokoetako musika). Artzaina, dantza tradizionalen idazlea, blues gitarrista, filosofia eta psikoanalisia ere ikasi zituen, heroic fantasy unibertso haiekiko pasioa piztu zitzaion bezala, non heroiek zorigaitzari aurre egiten dieten.
Bere bigarren albumak, Inbasioak, musikatuak izan diren olerki labur batzu aurkezten ditu. Eszenatokian, musikariek lagundurik edota bakarka bere gitarra elektrikoarekin, Ekhi Lambert-ek giro elegante eta epiko bat ehuntzen du.
Xehetasunak
Ibilki programaren karietara
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.