"Sous la jupe des filles" filma

"Sous la jupe des filles" filma
© Elena Bertuzzi & Laure Chatrefou

18:45 Kolokioaren idekiera
19:00 Sous la jupe des filles filmaren proiekzioa
19:45 Trukaketak Bilaka kolektiboko Zibel Damestoy dantzariak moderaturik

Sous la jupe des filles izeneko filma erakutsi ondotik, Elena Bertuzzi film egilea eta antropologoarekin trukaketa bat antolatuko da. Filmaren egiteko motibazioak aipatuko ditu, baita bere dantzari eta antropologo desmartxa ere, Indiar ozeanoan egindako ikerlanak laburbilduz. Dantzaren errola emazteen ekintza mota gisari buruz bereziki hitz egindo du, batez ere mundu honetako jendarte matrilokaletan.

Euskal kultur erakundeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak partaidetzan duten Euskal Etnopoloaren zazpigarren kolokioaren kari antolatutako film erakusketa. Baionako Ipar Euskal Herriko goi mailako arte eskolan iraganen da, Amphi 100 gelan.

Elena Bertuzzi dantzaria, koregrafoa eta antropologoa da. Berrogei urte pasa ditu dantza lantzen Frantzian eta atzerrian. 1996tik Laban zinetografia eta mugimenduaren analisia erakasten ditu Paris Nanterre unibertsitateko antropologia departamenduan. Diziplina hori eneganatu dut dantzaren antropologian egin ikerketa baten bidez, 2021ean aurkeztu tesia batekin bururatu du "S'imposer en dansant. Créativité et prestige des femmes de Mayotte". Performantziak, film dokumentalak, proiektu parte hartzaileak eta multimediazko erakusketak egiten ditu ere (Overall winner ARTELAGUNA PRIZE Venice 2017).

Bibliografia erreferentzia batzuk

2022, Un dévouement sans fini : qualités de présence dans les chants et dans la danse du debaa. Analyse d'un « mode majeur » d'agir dans   Sensibles ethnographies ouvrage collectif, Ed. Petra

2020, Agressivité et belles manières. Aspects compétitifs dans le debaa des femmes de Mayotte, Ed. Cahier d'ethnomusicologie n°33

2019, Debaa - art soufi dansé et chanté Ed. Boukan Le Courrier ultramarin

Xehetasunak

  • Euskal etnopoloaren 2024ko kolokioaren karietara antolatua
  • Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
  • Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)