Hemen zaude: Hasiera Agenda Tanttaka teatroa "Giltzadun etxea"

Tanttaka teatroa "Giltzadun etxea"

Noiz 2019/04/30
Herria Baiona (Antzokia)
Ordutegia

20:30

Prezioa

18 € / 16 € / 12 €

Hizkuntza: Euskara
  • Iraupena : 1:10
  • Euskaraz, frantseseko gaintituluekin
  • Mada Alderetek idatzitako antzerkia

Sorkuntza berri horrendako, Fernando Bernués taula-zuzendariak Mada Aldereteren olerki-bilduma antzerkiarentzat egokitu du. Hiru emazte antzezle talentutsu taularatu ditu, eta hauek jendarte-langileen bizia erakusten dute: bortizkeria jasan duten emazteendako bi geriza-etxetan lan egiten dute. Kontakizuna arrunt erreala da autorea zazpi urtez ari izan baitzen hezitzaile gisa horrelako etxeetan. Soinu-banda baten gainean iragaten dira bizi-zati horiek, Ainara LeGardon musikariak zuzenean sortuak, eta Maialen Sarasuaren bideoez lagunduak. Emazte horiek egia mingarria eta ezezaguna erakusten digute hobeki uler dezagun; erabiliak diren izenak dira gezur bakarrak.

  • Fernando Bernués, taula-zuzendaritza, eszenografia
  • Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo, Vito Rogado, Ainara LeGardon-ekin
  • Ainara LeGardon, musika | Sara Cózar, zuzendari-laguntzailea | Maialen Sarasua, irudiak | Ana Turrillas, jantziak | Xabier Lozano, argiak | Javi Alonso, diseinu grafikoa
  • Produkzioa : Tanttaka Teatroa

Xehetasunak

  • Akitania-Hegoaldeko eszena nazionalak antolaturik
  • Tfnoa: 05 59 59 07 27 

Tokiak atxikitzeko

Eragile erlazionatuak

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin