Hemen zaude: Hasiera Albisteak "01.01, dantzaria eta atabalaria" ikusgarriaren aitzin-dasta Baionan

"01.01, dantzaria eta atabalaria" ikusgarriaren aitzin-dasta Baionan

2014/09/11

2014ko irailaren 18an, 01.01, dantzaria eta atabalaria karrika performantzaren aitzin-dasta bat aurkeztua izanen da Baionan. Ikusgarria, irailaren 18tik 20ra antolatu Haizebegi musikaren munduen inguruko film festibalaren karietara emana izanen da, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

Lagunarte-Elirale lankidetzari esker egin sorkuntza hau karrikarendako galarrots performantza bat da. Honen xedea da diskurtso bat sortzea bi lengoia elkartuz. Honela, gorputzak danborrarekin eta dantzak musikarekin egiten dute topo.

  • Interpreteak : Jose Cazaubon eta Jokin Irungarai
  • Musika-zuzendaritza : Kristof Hiriart
  • Zuzendaritza koreografikoa : Pantxika Telleria
  • Laguntzaile koreografikoa : Arantxa Lannes
  • Feldenkraïs TM metodoan laguntzailea : Laura Beurdeley
  • Testuaren egokitzailea : Sustrai Colina

Emanaldia irailaren 18an iraganen da, Baionako Euskal Museoaren atarian, 22:30etatik goiti.

Xehetasunak