Helduendako euskara kurtsoen sartzea

2018/09/16

AEK denboraldi berri bat hasteko prest da. Iparraldeko 15 gau eskolek osatzen duten sarearen bitartez, Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak urtean zehar modulo eta formakuntza desberdinak proposatuko ditu euskara ikasi edo hobetu nahi duten helduei zuzenduak. Izena emateko permanentziak irailaren 10ean hasi dira Ipar Euskal Herriko Gau Eskola guzietan eta kurtsoen hasiera urriaren 1ean finkatua da.

Helduendako euskara kurtsoen sartzea

Ikastaro intentsiboak, arratseko edo eguneko klaseak, enpresa barneko kurtsoak, barnetegiak, on-line ikastaroak, buraso taldeak... Ikasturte honetan ere, AEK-k bakoitzaren egoerari eta erritmoari egokitu formula ezberdinak eskainiko ditu.

15 Gau Eskolek klaseak 20 herritan antolatuko dituzte, hasierako mailatik C1 mailaraino, EGA-ren prestaketa ahantzi gabe.

Interesatua den pertsona orok, Gau Eskola bakoitzeko informazioa eskuratzen ahal du www. aek.eus webgunean eta zuzenean izena ere ematen ahalko du.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)