Mintzalasai 2018

2018/08/28

Irail guzian, Mintzalasai festibalaren 7. edizioa ospatuko da Baionan, Angelun eta Biarritzen. Tailerrak, bisitak, ikusgarriak, ate irekitzeak, besta... Hogeita hamar egunez, bertako elkarteek ekitaldi andana bat antolatuko dituzte euskararen erabilera ardatzat hartuz. Euskal kultur erakundea ere partaide da.

Mintzalasai 2018

Badu jada zazpi urte, Mintzalasai egunek dozenaka eragile elkartzen dituztela, eguneroko bizian euskara biziarazteko gogoaren inguruan.

Aurten ere, bigarren aldiz, B.A.B. eskualde guzian iraganen dira, 75 ekitaldi berritzaile, herrikoi eta belaunaldi desberdinei zuzenduak proposatuz. 

Lau astez beraz, larogeita hamar bat laguntzaile, berrogeita bost elkarte antolatzaile eta hogeita hamar egitura parte hartzaile arituko dira egitarau aberatsaren antolatzen.

Aipatzekoa da Euskal kultur erakundea irailaren 22an Biarritzeko mediatekan iraganen den Haurrei euskaraz irakurri tailerraren ko-antolatzaile dela.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)