Nafarroaren Eguna 2018
2018ko apirilaren 29an, Nafarroaren Egunaren 40. edizioa ospatuko da Baigorrin. Urtebetetze berezi horren ospatzeko, Basaizea elkarteak hitzordu ezberdinak antolatu ditu. Apirilaren 28an adibidez, "Bestofaldia" izeneko musikaldia izanen da elizan, hainbat kantari eta musikariren parte hartzearekin.

Usaian bezala, Nafarroaren Egunaren aitzakiarekin, Basaizea elkarte antolatzaileak hainbat kultur ekitaldi prestatu ditu apiril guzian.
Orain arte, Zazpi senideko antzezlana eta Jazz in Collège kontzertua iragan dira.
Nafarroaren Egunaren bezperan aldiz, kontzertu berezi bat prestatu dute hitzordu famatu horren 40 urteak behar bezala ospatzeko. Bestofaldia - Kantu maiteak eta lagun zaharrak izeneko musikaldian, Natxo de Felipe, Niko Etxart, Eñaut Elorrieta, Eltzegor, Amaia Riouspeyrous, Aire Ahizpak, Xendarineko Ahizpak, Astezkenekoak, Kantiruki edo Baigorriko gaiteroak bezalako artistak eta taldeak entzuten ahalko dira, Xare laborategiko Hertz orkestraren laguntzarekin.
Nafarroaren Egunean ere, hainbat musika talde ikusteko aukera izanen da, horien artean Azken Trena, Zezenaren Taldea, Kuartz edo Anita Parker...
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)