Hemen zaude: Hasiera Albisteak “Hogei’ta” deialdiko irabazleen sormen lanak Baionan ikusgai

“Hogei’ta” deialdiko irabazleen sormen lanak Baionan ikusgai

2011/12/07

2012ko urtarrilaren 15era arte bisualen alorrean Euskal kultur erakundeak abiatu “Hogei’ta” proiektu deialdi kari hautatuak izan ziren bi artista gazteen sorkuntzak ikusgai egonen dira Baionan. Bertrand Dezoteux-ek 3Da eta errealitatea nahasten dituen “Txerri” bideoa ezagutzeko parada izango da “Le Carré” aretoan eta Nader Koochaki Etxeberria-k irudiz eta bideoz osatu “Scènes” instalazioa aldiz Euskal Museoan aurkeztuko da. Irabazle bakoitzak 5000 euroko dirulaguntza bat eskuratu du EKE-ren ganik bere proiektuaren gauzatzeko, bai eta ere laguntza teknikoa sorkuntza prozesuaren urrats guzietan.

Bertrand Dezoteux, laugarren dimentsioan

Bertrand Dezoteux (1982, Baiona) elkarrizketatu du Xan Airek Txerri filma bukatzen ari zelarik. Bere labur metrailaren berezitasuna 3D-arekin jostatzea da, teknika berritsua baina menperatzeko zaila, Baxenabarreko herrixka bukoliko batekin bekoz beko jartzen duena. Zuzendariak oztopoz eta gutiziaz beteriko bidea kontatzen du hemen.
Irakur elkarrizketa

Nader Koochaki, denboraren haritik

Nader Koochaki Etxeberria-ren elkarrizketatzera joan zen Xan Aire, Irulegira (Baxenabarre), “Scènes” egitasmoko zati baten filmatzen ari zelarik gauaz, hil-herri zahar batean. Bere artikuluan edertasuna baino, sakontasuna jorratzea duela xedetzat hartua artista gazteak adierazten digu kazetariak.
Irakur elkarrizketa

Xehetasunak