Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ahozko literatura eta idatzira iragatea: hizkuntza guttituen adibidea okzitanieraren bitartez (XVIII-XIX.mendeak)

Ahozko literatura eta idatzira iragatea: hizkuntza guttituen adibidea okzitanieraren bitartez (XVIII-XIX.mendeak)

2019/03/14

Martxoaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, Jean-François Courouau, okzitandar literatura modernoan konferentzia irakasleak, mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Ahozko literatura eta idatzira iragatea hizkuntza guttituen kasuan izanen du aipagai, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Hitzaldi horretan aztertuko da nola, XVIII.mende erditsutik aitzina eta XIX.mendeko iraultza erromantikotik landa, ahozko literaturaren elementu batzuk, okzitanierazko literatura idatzian integratuak diren.

Jean François COUROUAU okzitandar literatura modernoan konferentzia Irakasleak hori aipatuko du Ahozko literatura eta idatzira iragatea: hizkuntza guttituen adibidea okzitanieraren bitartez (XVIII-XIX.mendeak) izeneko mintzaldian.

Mintzaldia frantsesez, bat-bateko itzulpena euskaraz.

Ahozkotasunari buruzko mintegiaren karietara antolatua da.

Xehetasunak