Hemen zaude: Hasiera Albisteak Andoni Egañaren mintzaldia Baionan

Andoni Egañaren mintzaldia Baionan

2018/04/06

2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi bat antolatzen dute Baionan. 2017an bi hitzaldi eta urte hastapen honetan beste hiru iragan ondoan, hurrengo hitzordua apirilaren 12an finkatua da, 18:00etan Baionako Euskal museoan. Egun horretan, Andoni Egaña bertsularia "Ahozkotasuna egun" gaiaren inguruan mintzatuko da. Mintzaldia urririk izanen da eta deneri irekia.

Ahoz egoki aritzeak gero eta garrantzia handiagoa du egungo jendartean. Aldiz gure gaitasunak urrituz doaz arlo horretan. Nola berdindu arrakala hori ? Hori da Andoni Egaña bertsulari ospetsuak jorratuko duen gaia.

Mintzaldia euskaraz iraganen da, bat-bateko itzulpenarekin frantsesez

Xehetasunak

Andoni Egaña (Argazkia : Jakes Larre - EKE)