Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ahozkotasunari buruzko 2018-2019ko mintegia Baionan

Ahozkotasunari buruzko 2018-2019ko mintegia Baionan

2019/01/01

2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak, ahozkotasunari buruzko bigarren mintegia antolatzen dute Baionan, bederatzi hitzorduz osatua. Lehen hiru hitzaldiak 2018an iragan ondoan, 2019an ere hainbat hitzordu proposatuak dira Euskal Museoan. Urririk dira eta deneri irekiak.

Frantziako Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak Euskal Kultur Erakundeak eta EHESS (Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola) eskolak aurkeztu partaidetzari « Ethnopôle basque - Euskal Etnopoloa » labela eman dio 2017ko urtarrilaren 12an.

Ahozko ondarea eta ondare immateriala, « Ethnopôle basque - Euskal Etnopoloa »-ren ikerketa eta ekintza gaietarik bat da. Horren karietara, 2018-2019an, EKE-k, EHESS eskolarekin partaidetzan (Georg Simmel Zentroa), bederatzi hitzorduz osatu bigarren mintegi bat antolatzen du, ahozkotasunaren gaiaren inguruan.

Egitaraua

Mintzaldiak euskaraz ala frantsesez eginen dira, bat-bateko itzulpenarekin.

Xehetasunak